Hondarribia logoa
Aurrekontuak 2026

Aurrekontua

  • Udalak 34.998.615 euroko aurrekontua du 2026rako, iaz baino % 2,15 handiagoa, guztira 736.081,39€ gehiagokoa. Hazkunde horrek aukera emango du herritarren beharrei eraginkortasun handiagoz erantzuteko eta udalerriko proiektu estrategikoetan sakontzen jarraitzeko.
  • Aurrekontuak ikuspegi soziala du ardatz. Guztira, 14 milioi euro bideratuko dira ongizate-politiketan: Gizarte Zerbitzuetan ez ezik, hezkuntzan, gazterian, irisgarritasun-neurrietan, diru-laguntzetan, komunitate-dinamizazioan eta osasun emozionalerako programekin lotutako ekintzetan ere.
  • Gardentasunean eta parte-hartzean oinarrituta landu da, eta teknikarien zein talde politikoen ekarpenak jaso dira. PSE-EEren 8 proposamen jaso dira dokumentuan, besteak beste gazteentzako etxebizitza-laguntzei eta Santiago kalean igogailua egiteko jarduketei lotutakoak. EAJ-PNV negoziazio prozesutik aldendu arren, Udal Gobernuak euren bi proposamen txertatu ditu: Etxebizitza arloko teknikari bat kontratatzeko aurrekontua eta elkarte zein kirol klubentzako diru-laguntzen igoera. Gobernuko kide den EH Bilduren sei ekarpen jaso dira aurrekontuetan, hala nola Alardeari buruzko parte-hartze prozesua garatzea, zaintzaileen zaintzarako dinamikak abiatzea, haur ludotekaren azterketa edo jarduera ekonomikorako bi udal lokal egokitzeko partida.
  • Alderdien proposamenak jasotzeaz gain, aurrekontu parte-hartzaileak jarri dira martxan. Herritarren iritzia eta beharrak zuzenean ezagutzeko aukera emango du prozesu honek, eta hondarribiarrek udal-aurrekontuko 200.000 euro zertara bideratu erabakiko dute.

Daturik esanguratsuenak

Diru-sarreren hazkundea

  • 2025aren aldean: + 736.081,39 € (+ % 2,15)

Iturri nagusienak

  • Transferentzia Arruntak: 17.435.452,15 €
  • Zuzeneko Zergak: 8.313.466,62 €
  • Inbertsio Errealak: 4.500.000,00 €
  • Tasak eta Bestelako Zergak: 2.773.196,42 €
  • Ondare Sarrerak: 1.648.000,00 €

Gastu nagusienak

  • Pertsonala: 8.997.538 € (- % 4,43)
  • Zerbitzu orokorrak: 13.798.838 € (+ % 1,87)
  • Inbertsioak: 4.900.998 € (- % 20,1)

Dokumentazioa

Udalaren aurrekontua

Arma plazaren aurrekontua

Espedientea

Eranskinak

Aurreikusitako Diru-sarrerak

Hazkuntzaren arrazoi nagusiak Foru Aldundiaren Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren aurreikuspena, entitate finantzarioen interesak, zerga eta tasen eguneraketak ekarritakoa eta hirigintza aprobetxamenduengatik ekarpen aurreikuspena dira. Sarreretan jasotako hazkuntza, bereziki gastu arruntetan eta inbertsioetan erabiliko dira.

Datu esanguratsuenak:

Diru-sarrerak guztira: 34.998.615 €

  • Udal finantzaketarako foru funtsa: 15.011.334 €
  • Hiri ondasunen gaineko zerga: 5.986.813 €
  • Hirigintza aprobetxamenduak : 4.500.000 €
  • Ibilgailuen aparkamendua: 1.326.000 €
  • Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga : 1.250.000 €
  • Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga : 850.059 €
  • Interesak eperako kontu korrontea: 1.200.000 €
  • Hilobien emakida administratiboa: 432.000 €
  • Isunak: 307.020 €
  • Eraikuntzen eta obren gaineko zerga: 301.500 €

Diru-sarreren aurrekontua (kapituluak)

Aurreikusitako Gastuak

Gastuetan jasotzen diren hazkundearen adierazle esanguratsuenak ondorengoak dira:

  • Langile-gastuak: Udal langileen kostuak aurrekontu osoaren % 25,71an eragiten du. Datorren ekitaldirako pertsonal alorrean %4,79eko igoera bat jasotzea aurreikusten da. Igoera honen helburu nagusia udal eraikinak irekitzera eta parte-hartzea dinamizatzera bideratuko da. Bestalde, lanpostuen egonkortzeari jarraipena emateko oposizio bitarteko deialdiak abiatzea ahalbidetuko da. Langile taldearen lan baldintzak hobetzea ezinbesteko baitugu udalean.
  • Ondasun arruntak eta zerbitzuak: Kapitulu honek % 1,91ko igoera jasotzen du. Bertan biltzen dira zerbitzu kontratazioak eta udal funtzionamenduarentzat ezinbestekoak diren erosketak. Hainbat zerbitzu berri ere ikusiko ditugu indarrean; hala nola, hiri autobus garraioa edo eguneko unitateak, besteak beste.

Gastu-proposamen nagusiak

  • Kiroldegiaren kudeaketa: 486.601 €
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua: 1.044.582 €
  • Lorezaintza: 548.616 €
  • Hiri barruko autobus zerbitzua: 367.000 €
  • Arma Plaza Fundazioa: 350.000 €
  • Bide Publikoen Kontserbazioa: 300.000 €
  • Prebentzio Komunitarioko Plana: 315.200 €
  • Informatika Zerbitzuak: 275.000 €
  • Babesgabetasun-arriskuan esku hartzea: 311.326 €
  • Liburutegi Zerbitzua: 325.400 €
  • Hondartzako sorospen-kontratua: 250.000 €
  • Herritarren Partaidetza: 118.949 €
  • Gaztelekua: 106.219 €
  • Open Gela: 265.899 €
  • Hainbat beharretarako erosketak

Gastuen aurrekontua (kapituluak)

Udal arloak

Inbertsioak

Inbertsioei dagokienez, udalerriko egunerokoa eta segurtasuna hobetzeko proiektu estrategikoak jasotzen dira.

Inbertsio eta proiektu nagusiak

  • Hondartza Kiroldegia: 300.000 €
    Suteak kiskalitako sauna-eremua erabat berrituko da. Lehendik ere eremua ez zegoen egoerarik onenean, eta sugarrek guztiz suntsitu zuten. Erreforma osoa egingo da, instalazioa egoera egokian egon eta erabiltzaileen segurtasuna berma dadin.
  • Pasaia kalea berrurbanizatzeko lanak: 1.948.719 €
    Eskolara doazen haur askoren eguneroko bidea da, baita kiroldegira doazenentzat ere. Kaleko espaloiak zabalduko dira eta oinezkoentzako pasabideak hobetu, seguruagoa eta irisgarriagoa izan dadin. Horrez gain, gaur egun fibrozementuzkoa den saneamendu-sare zaharkitua ordezkatuko da.
  • Mendeluko mota: 507.000 €
    Uholdegarritasun arriskua murriztu eta ingurunea seguruagoa eta egonkorragoa bihurtzeko, lurrezko mota bat egingo da. Proiektua URA Agentziaren baimenarekin gauzatuko da.
  • Bide garbiketa: 1.668.607 €
    Hiriaren garbitasuna eta kaleen mantentzea bermatzen jarraitzeko.
  • Hilerria: 600.000 €
    Eremuaren berritzea.
  • Gizarte Larrialdietarako Laguntzak: 275.000 €
    Egoera zaurgarrian dauden herritarrek larrialdi ekonomikoei aurre egiteko laguntzak.
  • Enplegu sustapena: 150.000 €
    Enplegua sortzeko programak sendotzeko eta herritarren lan-aukera berriak bultzatzeko.
  • Berdintasun jarduerak: 107.650 €
    Berdintasun politikak eta emakumeen ahalduntzea sustatzeko jarduerak.
  • San Telmo Gaztelua: 100.000 €
    Zaharberritze eta kontserbazio lanak.
  • San Nikolas harresia: 150.000 €
    Zaharberritze eta kontserbazio lanak.

Jasangarritasuna

Udal aurrekontua oinarrizko tresna da politika eta zerbitzu publikoak Garapen Jasangarriko Helburuak (aurrerantzean GJH) lortzera bideratzeko. Beste urrats bat da Hondarribiak GJHekin duen konpromisoan.

GJHak ekintzarako dei unibertsala dira, txirotasuna amaitzeko, planeta babesteko eta pertsonen bizitzak eta etorkizuna aldatzeko.

NBEren Batzar Nagusiak 2015ean Garapen Jasangarrirako 2023 Agenda onartu zuen. 15 urteko epean bete beharreko 17 helburu jasotzen dituen plana da.

Hondarribiko Udalak helburu hauen garapenari ez badio gaurdanik heltzen, denborak aurrera egin ahala, geroz eta zailagoa izango da 2030 agendak markatzen dituen helburuak betetzea; adibidez, trantsizio energetikoarekin gertatzen zaigun bezala.

Ondorioz, beharrezkoa da GJHen lurreratze ariketa bat egitea Hondarribiko errealitatearen bidez. Horretarako, aurreko urtean abiapuntu bat izan genuen eta aurten aurrekontu osoa lerrokatu da GJHetara. Honetaz gain, aurrekontuen gauzatze maila ere, neurri hauetara egokituko da hemendik aurrerakoan.

Hurrengo ekitaldietan gehiago sakondu eta sistematizatzen jarraitu behar dugu Hondarribiko Udalean.

Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GJH) bat etortzea

Ikuspegi sozialeko helburuak
15.018.471,81 €

Pobreziarekin, osasunarekin, hezkuntzarekin eta lan duinarekin lotutako GJHetarako.

Ikuspegi ekonomikoa
2.112.110,40 €

Enpleguaren sustapenari eta garapen ekonomikoari bideratutakoak dira.

Ingurumeneko ikuspegia
9.223.786,67 €

Hiri jasangarrien eta energia garbiaren GJHrekin lerrokatutako proiektuetarako.

Zeharkako ikuspegia
8.644.246,37 €

Aurreko helburuak lortzeko beharrezkoak diren egiturak osa.